Consumir

2013(e)ko Maiatzak 19 Iruzkinik ez

No consumirse; consumarse en el otro.

Categories: BESTELAKOAK/DE TODO UN POCO Tags:

maitaleak

2013(e)ko Martxoak 27 Iruzkinik ez

Maitaleek

eman dezakete bizia

maite dutenaren alde,

eta herioa ere bai,

piztien antzera.

Maitaleek

elkar salba dezakete,

eta besarkatu,

zeruko astroek bezala,

poliki-poliki,

ez daitezen erre

eta errausturik eror.

Categories: BESTELAKOAK/DE TODO UN POCO Tags:

azken

2013(e)ko Martxoak 17 Iruzkinik ez

 

Azken dantza maitalearekin,

koloretako arrainak sabelean:

kondenatuaren azken afari legea:

amak egiten zuen arroz esnea;

hilzorian denaren azken gaua,

denbora guztia txoriak pasaeran;

suizidaren azken gutuna:

“Mesedez, itzali gasa!”;

ordaintzeke dagoen azken faktura:

lili sorta azokan erosia;

pianoaren azken nota

emango ez den kontzerturako;

mozkorraren azken tragoa,

bakardade minari eskainia;

ezkon berrien azken eztei gaua,

bakoitza bere aldetik joan aurretik;

poetaren azken hitzak:

“Zer da mututasun hau?”;

kale garbitzailearen azken lana:

dena zaborretara botatzea.

Categories: POESIA Tags:

ternezia

2013(e)ko Martxoak 16 Iruzkinik ez

Ternezian harrapatuta bizi,

airea sarean bezala.

Categories: BESTELAKOAK/DE TODO UN POCO Tags:

bake

2011(e)ko Abenduak 13 Iruzkinik ez

Bakea, azken finean, bake nahia baino ez da.

Categories: BESTELAKOAK/DE TODO UN POCO Tags:

dignidad

2011(e)ko Azaroak 9 Iruzkinik ez

El vencedor y el vencido en la contienda conservan su dignidad. Pero también queda mucha de ella entre los restos dispersos en el campo de batalla.

Categories: BESTELAKOAK/DE TODO UN POCO Tags:

verdad

2011(e)ko Azaroak 4 Iruzkinik ez

Sekula ez du egia izango irabazleak. Egia, izan ere, gainerako guztia suntsitu ondoren geratzen den hondarra da.

La verdad no está en el triunfo. La verdad es lo que queda, una vez que todo lo demás ha sido destruido.

 

Categories: BESTELAKOAK/DE TODO UN POCO Tags:

Zauri

2011(e)ko Urriak 28 Iruzkinik ez

Ni baino urte bi geroxeago sortu zen ETA. Bera joan da: ni geratu naiz, mila zauri eginda oraindik.

Categories: BESTELAKOAK/DE TODO UN POCO Tags:

pazientzia/paciencia

2011(e)ko Urriak 7 Iruzkinik ez

Escribe Manuel de Lope que “la paciencia es una forma de desapego”. No tiene razón. La serenidad y la paciencia van de la mano. Significa la asunción de la propia lentitud, ante la velocidad que va adquiriendo el mundo. La paciencia es un tren que va despacio, por vía estrecha, pero permite contemplar, admirar y comprender el paisaje cada vez más cercano.

Categories: BESTELAKOAK/DE TODO UN POCO Tags:

Baudrillard

2011(e)ko Urriak 6 Iruzkinik ez

“Ez du sufrimenduak atertzen!”, izan omen ziren Baudrillarden azken hitzak, hil aurretik. Irakeko gerra zuen buruan, nonbait.

Categories: BESTELAKOAK/DE TODO UN POCO Tags: