Artxiboa

Maiatza, 2009 (r)entzako artxiboa

kanpo eta barne/ fuera y dentro

2009(e)ko Maiatzak 29 Iruzkinik ez

Etsaiari begiratu eta adiskidea ikusi.

Adiskideari begiratu eta etsaia ikusi.

 

 

Mirar al enemigo y ver un amigo.

Mirar al amigo y ver un enemigo.

Categories: BESTELAKOAK/DE TODO UN POCO Tags:

inuzentea/inocente

2009(e)ko Maiatzak 29 Iruzkinik ez

Jaio nintzenean karta guztiak emanda zeuden.

Egun batez, jokoan sartzen utzi zidaten.

Emandako kartak markatuta zeuden.

 

Azkenik nik ere ikasi nuen tranpak egiten.

Jokoa amaitua zela esan zidaten.

 

Cuando nací todas las cartas estaban dadas ya.

Un buen día, me invitaron a jugar.

Las cartas estaban marcadas.

Por fin, yo también aprendí a hacer trampas.

Me dijeron que el juego había acabado.

Categories: KONTUAK/CUENTOS Tags:

laguna/amigo

2009(e)ko Maiatzak 28 Iruzkinik ez

Ya todos lo saben:

Habrá tele y fútbol

Y recuento de cadáveres.

 

David Méndez.

Categories: LAGUNENAK/AMIGOS Tags:

kristala

2009(e)ko Maiatzak 28 Iruzkinik ez

 

Kristala naiz.

Hautsiko naiz begiratzen banauzu.

Begiratzen ez banauzu ere hautsiko naiz.

 

Soy cristal.

Me rompo si me miras.

Me rompo si no me miras también

Categories: POESIA Tags:

musika

2009(e)ko Maiatzak 28 Iruzkinik ez

 

Musikaren denbora laburra da; baina bizitza, gezurra dirudien arren, luzea da. Musikak, ordea, bizitzari irauten dio. Bera  gainditzen du, eta haratago eramaten gaitu, zeruarekin lotzen eta izar eta aingeruekin elkartzen. Badira, dena dela, musika baino iraunkorragoak diren ekintzak. Batzuk berari lotuta daude, nola musu bat ilunpean. Beste batzuk, ez. Musika airea da, eta askea, beraz; ihes egiten du, oroimenaren babesetik ere.

 

Es corto el tiempo de la música; pero la vida, aunque parezca lo contrario, es larga. La música, sin embargo, supera a la vida. Nos lleva más allá; nos une con el cielo, las estrellas y los ángeles. Hay actos más profundos. Algunos están unidos al recuerdo de la música: quizá un beso en la oscuridad. La música es aire y, como tal, libre; no busca sobrevivir en la memoria.

Categories: BESTELAKOAK/DE TODO UN POCO Tags:

topagune/encuentro

2009(e)ko Maiatzak 26 Iruzkinik ez


Boris Vianek Miles Davis ezagutu zuen. Batak “Tabou” izeneko kobazuloan jotzen zuen tronpeta. Bestea, Miles Davis alegia, Louis Malleren Ascenseur pour l´echafaud filmeko musika egitera etorria zen Parisa. Biak ala biak ziren garai hartan edale handiak, abenturazaleaz gainera. Biek ala biek maite zuten bizitza, ezer baino lehenago. Ez zen garai heroikoa izan, gerra ondorengo krisialdiek ez dute halako izendapenik sekula hartzen. Bien lotura, musikaz gainera, Juliette Gréco izan zen.

Boris Vian y Miles Davis acabaron encontrándose. Uno, Vian, tocaba la trompeta en un antro llamado “Tabou”. Miles Davis, había llegado a París, con el encargo de componer la música del filme Ascenseur pour l´echafaud, de Louis Malle. Ambos eran, en aquella época, grandes bebedores, y aventureros y galantes. No fue una época heroica; las periodos de crisis tras las guerras no merecen tal acepción. Tanto como el amor a la vida los vino a unir el amor que profesaron a Juliette Gréco.

Categories: BESTELAKOAK/DE TODO UN POCO Tags:

zirimiria/sirimiri

2009(e)ko Maiatzak 25 Iruzkinik ez

Uholdearen zain dagoenari ez zaio zirimiria kontsolagarri.

A quien espera el diluvio no le sirve el sirimiri de consuelo.

Categories: BESTELAKOAK/DE TODO UN POCO Tags:

pozaren inguruan/ sobre la alegría

2009(e)ko Maiatzak 25 Iruzkinik ez

Pozik egon behar genuke pozik egotera kondenatuak izateagatik. Bizitza, oinarrian, gure gaitasunak suspertzen dituen indar sortzailea baita. Kanpora bultzatzen ditu haiek, eta besteak ulertzen laguntzen. Pozaren bidez mundua gure egiten da, eta arrotz izateari uzten diogu. Tristezia gure uharte barruko erbestea da; gure gorputza du bahitzen, gure ikusmena laburtzen, eta isolatzen gaitu.

 

Deberíamos estar alegres de estar condenados a la alegría. Porque la vida es fundamentalmente un acto creativo que estimula todas nuestras capacidades, y las impulsa al exterior, ayudándonos a la comprensión de los demás. Mediante la alegría, el mundo se niega a ser ajeno, y nosotros dejamos de ser extraños. La tristeza es el exilio en nuestra isla; secuestra nuestro cuerpo, empequeñece la visión, y nos aísla.

Categories: BESTELAKOAK/DE TODO UN POCO Tags:

igandean/domingo

2009(e)ko Maiatzak 24 Iruzkinik ez

Utzi maitatzeari eta garaitezina izango zara.

Inork ez dezake hilik dena berriz suntsi.

 

Deja de amar y serás invencible.

Nadie puede destruir a un muerto.

Categories: BESTELAKOAK/DE TODO UN POCO Tags: