infernua/infierno

Dantek infernuan Luzifer du aurkitzen. Negarrez ari da: “Sei begietatik negarrez ari zen Luzifer”. Negar egiten du, baina ez damuagatik. Deabrua da, ez kristaua. Deabrua da eta ez du esperantzarik. Halakorik balu, ez litzateke infernuan egongo, purgatorioan baizik. Esperantzarik ez duelako egiten du negar. Bada zerbait zikina damuan, eta zerbait iluna barkamen nahian. Luzifer, infernuko azken zirkuluan, traidore erabatekoa da. Bere jarraitzaileak zigortzen ditu, gau eta egun, eta berak ere zigorra jasotzen du. Negarra da horren adierazle.

Dante se encuentra en el infierno con Lucifer. Está llorando: “Con seis ojos lloraba Lucifer”. Llora, pero no por arrepentimiento. Es diablo, no cristiano. Es diablo y no tiene esperanza. Si la tuviese, estaría, seguramente, en el purgatorio. Llora porque carece de esperanza. Hay algo insano en el arrepentimiento, algo oscuro en la necesidad de perdón. Lucifer, en el último círculo del infierno, es el traidor absoluto. Castiga a sus seguidores, día y noche, y se castiga. Por eso llora, sin consuelo.

Categories: BESTELAKOAK/DE TODO UN POCO Tags:
  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.